Birziklatu

Ba al zenekien?

Ba al zenekien munduan ere badirela hondakinen inguruan esfortzu bereziak egiten dituzten herrialdeak?

GAIA koordinakundeak mundu osoan aztertutako ereduen artetik berezienetako batzuk hauek dira: Alaminos (Filipinak): Herriko buruzagiek ezarri dituzte zero zabor estrategiak; Buenos Aires (Argentina): Karrikako birziklatzaileek lortu dute hiriko udalak legez eta diruz laguntzea. Flandria (Belgika): Flandriak dauzka Europako gaikako bilketa tasarik altuenak Europan; La Pintana (Txile): Komunitateak erakutsi du sortzen duen hondakinaren osagai nagusiak birziklatzeak baimentzen diela dirua aurreztea, konpost ona sortzea eta murriztea negutegi eragina duten gasak; Mumbai (India): Herritarrek kudeatutako hondakin ereduak murriztu ditu zabortegien eta garraio garestien beharrak; Pune (India): Zabor biltzaileek sortu dute kooperatiba bat abiarazten ari dena zero zabor programa zabal eta zorrotza; San Francisco (Kalifornia): Gainditu du %77ko gaikako bilketa hondakinak murriztea; Taiwan: Herritarrek errauskailuen eraikuntzak eragoztea lortu dute eta gobernua bultzatu du hondakinak prebenitu eta birziklatzeko programak ezartzera.

« atzera