Birziklatu

Ba al zenekien?

Ba al zenekien Gipuzkoak konpostatze-planta bat daukala Lapatxen, Azpeitian?

Konpostatze-planta honen ahalmen errealak urtean gehienez 2.100-2.500 tona materia organiko konpostagarria (MOK) trata ditzake modu integralean. MOK bilketa 8.043 tonara iritsi zen 2012an. Zati organikoaren gaikako bilketaren joera goranzkoa da, urtero, joera nabarmena gainera, zatiki hau biltzeko ezarpen berriak eta jasotze-emaitzak maximizatzen dituzten atez ateko bilketa sistemak zein 5. edukiontzi pertsonalizatua ezartzearen ondorioz. Gaur egun, Lapatxeko konpostatze-plantak ez du Gipuzkoan gaika biltzen den MOK guztia tratatzeko ahalmenik. Egungo tratamendu-defizita 5.543 tonakoa da, urtean; hau da, sortzen den guztiaren %68koa.

« atzera