Birziklatu

Ba al zenekien?

Ba al dakizu kale etxean bizi arren, auto-konposta egin al daitekeen? Nola?

Bai. Bi aukera daude, bermikonposta eta auzokonposta. Lehena, bermikonposta, etxeko kubo baten tamainako konpostagailu batekin egiten da, bertan zizare berezi batzuen bidez hondakin organikoak konpost bilakatzen dira, ez usainik ez mantentze lan berezirik gabe (nahiz eta zizareak izan ez dute bizirik mantentzeko lanik ematen). Beste aukera auzo-konposta da, pixkanaka udalerri guztietan eta auzo guztietan jartzen joango den ekimena, bertan gune publiko batean jarritako konpostagailu handiez konpostatzen da. Gune hauek gutxienez 8 etxebizitzek partekatzen dituzte, eta beraz, hauen guztien elkarlanaren artean sortzen da konposta.
« atzera